"Borroka, eskubideak eta memoria" aldarrikatu dituzte Harrotasunaren Egunean

Ubane Madera 2020ko eka. 28a, 14:27

Gaur, ekainak 28, LGTBIQ+ kolektiboaren Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira, elkarretaratzea egin dute, Plaza Berrian. Historia, borroka eta memoria. Atzerapausorik ez!  lelopean, denetariko herritarrak elkartu dira.

Gaur eguerdian, 50 herritar inguruk babestu dute LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko elkarretaratzea, tartean, Udal ordezkariek.

Egun honen bueltan, 51 urtez ari dira aldarrikatzen tolerantzia, legearen aurreko eskubide-berdintasuna, diskriminaziorik eza eta LGBTI pertsonen duintasuna. Hori guztia ekarri dute gogora gaur.

Soraluzeko Udalak adierazpen instituzionala kaleratu zuen egunaren bezperan. Hemen klikatuta irakurgai. Halaber, udaletxeko balkoian zein mastan, LGTBIQ+ kolektiboaren koloredun banderak eskegi dituzte.