skorendako konfinamendu ondorengo lehen azoka izan da gaur goizekoa, artisauendako, batik bat. Beraz, eskerronez eta gogotsu, eder eta fresko erakutsi dituzte produktuak. Baita saldu ere, herritarrak laster antzean hasi baitira erosketak egiten.
Denetik egon da aukeran: baserriko produktu freskoak, Venezuelako gozoak eta bestelakoak, bertako gaztak, bitxiak, jantziak, osagarriak… karparen buelta osoa bete dute herriko eskulangileek.