Hamar herritar lore lehiaketan

Ubane Madera Zangitu 2020ko eka. 23a, 09:16

Balkoi bat lorez apainduta.

Orain arteko partaidetzarik handiena eskuratu du Balkoietako eta Leihoetako Lore Lehiaketak: hamar lagun. Egun gutxi barru, barikuan, itxiko da izen-emate epea. Beraz, oraindik bada horretarako aukera.

Urtetik urtera, geroago eta lehiakide gehiago animatzen da Balkoietako eta Leihoetako Lore Lehiaketan parte hartzera. Iaz izan zuen orain arteko kopururik altuena: bederatzi lagun. Aurten, oraingoz, bat gehiago animatu da. Kontuan hartuta barikura arte dagoela izena emateko epea zabalik, baliteke gehiago ere izatea.

Behin izen-emate epea itxita, epaimahaiak ekainaren 29tik uztailaren 3ra bitartean egingo ditu lehiaketara aurkeztu diren balkoien eta leihoen ikustaldiak. Sari banaketa, berriz, uztailaren 6an izango da.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.