Gaurtik uztailaren 20ra bitartean, 08:00etan hasi eta 17:00ak arte izango dira Haurreskolan, “beharra duten familientzat eta haurrentzat”. Udan hiru ume izango dituzte bertan, baina ikasturte berrirako dagoeneko 12 haurrek eman dute izena.
Hala ere, lekua egon badago Haurreskolan. Guztira, 21 ume zaintzeko zerbitzua eskain dezakete. Hori horrela, “norbaitek datorren ikasturtera begira haurra Haurreskolan matrikulatzeko interesa izanez gero, aukera badauka, epez kanpo bada ere, matrikula egiteko. Norbaitek informazioa behar izanez gero Haurreskolara etor daiteke, edo telefonoz deitu (943 75 13 32)”, esan dute Haurreskolako arduradunek.