Zoladura berria

Ubane Madera Zangitu 2020ko eka. 19a, 10:45

Txurruken asfaltatuta.

Herri sarrerako errepidearen zolatze-lanak bukatzear daude. Errepidearen seinaleztapena margotzea besterik ez da falta. Gaur, barikua, asfaltatzeko Diputazioaren makinak Sagar Erreka auzoan dira, hango errepide zati bat ere zolatuko dute-eta. Txurrukeneko errepidean, berriz, autoen joan-etorria ohiko bidetik ari da izaten eta aparkalekuak erabilgarri daude.

Egunotan, herri barruko hainbat errepide-tramu ez ezik, Soraluze inguratzen duen saihesbidea asfaltatzen ere badihardute Gipuzkoako Foru Aldundiko langileek. Zolatze lan gehienak eginda dituzte. Gaur, Sagar Erreka auzoan dabiltza lanean. Bukatu ondoren margotuko dute seinaleztapena.

Txurrukeneko sarrerako lanei dagokienez, atzo iluntzerako bukatu zituzten. Han ere errepideko seinaleztapena margotzea besterik ez da falta.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.