Bisitari bereziek ezohiko arreta erakarri dute, Eitbko Eguraldiaren saioan ere eman dute haien berri. Hementxe klikatuta ikusgai.
Egunotan, bisitari bereziak izan dituzte Iribe baserrian. Goizean goiz, mika txori bana baserriaren leihoaren kanpoko aldera joan, eta batetik, beren kantuaren bitartez, eta bestetik, leihoaren kristalari mokoka, hortxe ibili dira etxe barruko bizilagunak esnatu nahian-edo. Frantziska Iraolagoitiak bideoz grabatu zituen bisitariok.
Bisitari bereziek ezohiko arreta erakarri dute, Eitbko Eguraldiaren saioan ere eman dute haien berri. Hementxe klikatuta ikusgai.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.