Asfaltatze lanak Txurrukenen eta Sagar Errekan

Ubane Madera Zangitu 2020ko eka. 17a, 10:01
Txurrukeneko aldapan hesiak ipinita daude, lanak egingo direla jakinarazteko.

Bihar, eguena, asfaltatze-lanak egingo dituzte Txurruken kaleko 1-7 zenbakien artean eta bertako parkearen aurreko aldean eta Sagar Erreka auzoaren hasierako zatian. Lanok direla-eta, Txurrukeneko aldapan eta parke aurrean aparkatuta dauden ibilgailuak erretiratu egin beharko dira, 08:00etarako.

Bihar, eguena, Soraluzeko hegoaldeko sarreran eta Sagar Erreka auzoaren sarreran zolatze lanak hasiko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. 

Txurruken kale osoa asfaltatuko du, beheko parketik hasi eta Txurrukena etxearen pareraino. Hori dela-eta, kale hasieran zein kalearen aldapan aparkatuta dauden ibilgailuek erretiratuta egon beharko dute, bihar 08:00etarako. Hartara, asfaltatze-lanak egiteko ez dute zirkulazioa etengo; autoen joan-etorria bideratuko dute aparkalekuak hustuta irabazitako errepide zatitik. 

Sagar Erreka

Bestalde, Diputazioak Sagar Erreka auzoaren sarreran ere egingo ditu zolatze-lanak, bihar hasita. Kasu horretan, ez da aparkatutako ibilgailurik erretiratu beharko; auzoko zirkulazioa, berriz, txandaka bideratuko dute.