Ekainaren 22an zabalduko ditu ateak Haurreskolak

Ubane Madera Zangitu 2020ko eka. 15a, 09:31

Bi ume Haurreskolan txirristan.

Gaur zortzi, ekainaren 22an zabalduko da Soraluzeko Haurreskola, hiru hilabetez itxita izan ondoren. Arintze prozesuaren 3. faseak aukera ematen du hura zabaltzeko, eta hiru gurasok baieztatu dute seme-alabak bidaltzeko asmoa dutela. Datorren ikasturterako matrikulazioari dagokionez, berriz, oraingoz, 12 umek eman du izena.

Ekainaren 22an zabaldu eta uztailaren 20ra arte zabalik izango da Soraluzeko Haurreskola. Hiru hilabetez itxita izan ondoren, udan, hiru ume bueltatuko dira bertara. Gero, ohi denez, udako oporretan itxi eta irailean zabalduko dute, berriro ere, Haurreskola zerbitzua.

Datorren ikasturterako matrikulazio-epea itxi berri dute. 12 umek eman du izena; lehenagotik Haurreskolan zebiltzan zazpi umek bertan segituko dute datorren ikasturtean eta bost berri matrikulatu dira.

Guztira, 21

Hori horrela, 0-1 urtekoen gelan, ume batekin abiaraziko dute ikasturtea, eta 1-2 urtekoen gelan, berriz, 11 umerekin. Guztira, 21 umerendako lekua dago Haurreskolan, zortzi umerendako 0-1 urtekoen gelan, eta 13 umerendako 1-2 urtekoen gelan. Edozelan ere, ordutegiak baliatuta, txandak antolatu eta badago aukera ume gehiago hartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.