Ekaina | Efemerideak II

Sorapedia 2020ko eka. 14a, 09:05

Estropadak Zubi Nagusian.

Zubi Nagusian Pasai San Pedro eta Jaizkibelen arteko batel estropada izan zenekoa;  Soraluzek Gipuzkoako makina-erreminten erakusketan parte hartu zuenekoa; Fernando VII erregeak eta Maria Josefa Amalia erreginak Soraluze bisitatu zutenekoa; 1987ko udal hauteskundeen emaitza eta bestelako gertakarien kontakizuna dakarte gogora ekainaren bigarren asteko efemerideek.

Ekainak 8

1920ko ekainak 8rako Rafael Hernández Francés Compañía Anónima de Placencia de las Armas enpresan hasi zen lanean. 
Palma de Mallorcan jaioa (1885), militarra zen eta Artilleria Akademiako irakasle aritu ostean, Soraluzera etorri zen. 1928 urtean Eusebio de Calonje zuzendaria hil zenean, Rafael izendatu zuten posturako. 
Gerra garaian SAPAko zuzendaria zela, kargutik kendu eta bere etxean atxilotuta izan zuten. Gerra ostean zuzendari izendatu zuten atzera. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen


 

Ekainaren bigarren asteburuan Erromerixa eguna ospatzen da. 2007an berreskuratu zuten, usadio zaharrak berrituz. 
Jaia kalean hasten da, hamaiketako batekin, gero Ezozirako bidea kalejiran egiteko. Behin Ezozian, Soraluzeko Urrats dantza taldeak erakusketa egiten du. Ostean bazkaria izaten da, santutegiko atari estalian. Arratsaldean, eta ilundu arte, erromeria izaten da. Erdialdean Larrain dantza egiten dute, gaiteroek lagunduta. 
Ezoziako jaiak hurrengo asteburuan izaten dira. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen


 
Ekainak 9 

1932ko ekainak 6an Udalbatzak onartu zuen Guardia Zibilaren casa cuartelaren alogera-kontratua, bertan jasotzen zela jabeak (Blas Lascurain) ura doan izateko eskubidea zuela. 
Alkateak esan zuen casa cuartelea bizi ziren guardiei ez zitzaiela azken hilabeteetan ura kobratu. Dena batera ordaintzeko arazoak zituztela, urtea bukatu baino lehen zorrak kitatu behar zituzten. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen


 
Ekainak 10 

1987 urtean udal hauteskundeak egin ziren.
EAJk lau zinegotzi izan zituen: Luis Felipe Galarraga, Juan Antonio Garitano, José Martín Oregi eta M. Concepción Iriondo. HBk hiru: José Francisco Aizpuru, Rosa Etxeberria eta Pablo Mauricio Muro. EAk beste hiru: Jesús Artolazabal, Luis Kortabarria eta Marino Azkona. PSE-PSOEk, berriz, bi : Juan María Borinaga eta Elías de Castro. Azkenik, EE aldetik Xabier Iñurrieta irten zen. Alkatea Luis Felipe Galarraga aukeratu zuten. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen


 
Ekainak 11 

Madina zinegotziak proposatuta, 1937ko ekainak 11an udal langileek txapel gorria erabiltzea onartu zen. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen


 
Ekainak 12 

1513 urtean Eibarko bizilagunekin tirabirak izan ziren, Gipuzkoako Biltzarrak agindutako bide azterketaren kontura. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen


 
Ekainak 12 

1804eko ekainak 12an erregeak berreztu zion Soraluzeri garau merkatua hilero egiteko eskubidea. Emakida probintziak eman zion aurreko urtean. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen


 
Ekainak 12 

1949 urteko ekainak 12 eta 19 artean, Ufemesak Gipuzkoako makina-herreminten erakusketa antolatu zuen Donostian, Udaletxearen sotoetan hain zuzen. 
16 enpresek hartu zuten parte, horietako Soraluzeko bik: Sacia eta Osuma. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen


 
Ekainak 13 

1829 urtean Fernando VII erregeak eta Maria Josefa Amalia erreginak Soraluze bisitatu zuten. 
Kataluinako matxinada zela-eta, errege-familiak penintsulako iparraldean zehar eginiko biran Euskal Herrira etorri ziren. 
Gurean denetik izan zen: harrera beroa, biba eta txaloak, gremioak formazioan, Erregetxeko bisita… eta azkenean, armagile guztion artean, pare bat pistola oparitu zioten erregeari, “beren miserian” presente izateko. 
Bisita zela eta, José Joaquín Agirre eibartarrak bertsoak jarri zituen, 48 guztira, zortziko txikian eta nahikoa bitxiak, euskara eta gaztelania tartekatu zituen eta. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen


 
Ekainak 13 

1965ko ekainak 13an Pasai San Pedro eta Jaizkibelen arteko batel estropada egin zen Soraluzen. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.