Alarma egoerak eragindako etenaren ondoren, datorren hilean, Euskarazko Irakurleen Klubak uztailaren 6an abiaraziko ditu literatura-juntadizoak, 19:00etan, udaletxean. Saioak berrabiatzeko Karmele Jaio idazlearen ‘Aitaren etxea’ liburua aukeratu dute, irakurleengandik harrera eta kritika bikainak jasotzen ari den liburua. Liburu horretxen gainean berba egingo dute bertaratzen diren irakurzaleek.
Izena emateko aukera
Uztailaren 6ko saioaren ondotik, bi hilean behin elkartuko dira, dagokion hilabetearen lehenengo astelehenean, 19:00etan, udaletxean. Norbaitek interesa balu parte hartzeko, oraindik badago horretarako lekua. Udaleko Hizkuntza Politikaren Zerbitzura deitu beharra da: 943 75 30 43 (Mikel).