Debegesaren lan-orientazio eta formazio zerbitzua abian da berriro ere

Ubane Madera Zangitu 2020ko eka. 11a, 08:42
Bi pertsona lan-elkarrizketa egiten.

Daitekek, Debegesaren lan-orientazio eta enplegu eta formazio zerbitzuak berriro ere abiarazi du jarduna. Lana bilatzen ari diren pertsonei edo lanez aldatu nahi dutenei zuzenduta dago. Bertaratzeko, aldez aurretik txanda hartu beharra dago. Eibarren, Azitain kalean dago kokatuta. 

Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartearen baitan dago Daiteke, enpleguarekin lotutako aholkularitza zerbitzua. Alarma egoerak eraginda, etenda izan du jarduna, baina aste honetan berriro ere ekin dio zerbitzua eskaintzeari. 

Orientazio zentroaren zerbitzua dago zuzenduta lana bilatzen ari diren pertsonei zein lanez edo lanpostuz aldatu nahi dutenei. Bertan, orientatzaile batek lagunduta, banakako saioak egin eta Daiteke zentrora jo duen pertsonaren beharrak baloratu ondoren, hari curriculuma osatzen laguntzen, lan-elkarrizketak prestatzen zein lan eskaintzetan izena emateko profilak prestatzen laguntzen zaio. 

Txanda hartu behar

Aholkularitza zerbitzuak ez ezik, enplegu-zentroak ere abiarazi du beraren jarduna. Han ere, zentrora doazenei beharrezko baliabideak eskaintzen zaizkie: ordenagailuak, orientatzailearen laguntza eta beste. 

Hori bai, Daiteke Orientazio Zentroaren zerbitzuak erabiltzeko, derrigorra da aldez aurretik txanda eskatzea. Bi bide daude horretarako: 943 82 01 80 telefono zenbakira deitu ala 688 82 37 82 zenbakira WhatsApp mezua bidali.    

Informazio gehiago behar izanez gero, hemen klikatuta eskura daiteke.