Gaur eguerdian, 55 bat soraluzetar elkartu dira Plaza Berrian, gehienak pentsiodunak, pentsio publiko duinen aldeko protesta egitera. Elkarren arteko bi metroko distantzia gordeta, eta gehienek maskarak jantzita zituztela egin dute elkarretaratzea.
Ohi duenez, 12:00etan elkartu dira, lehenengo minutu bateko isilunea eginez, koronabirusarengatik hildakoen alde. 12:15ak arte izan dira plazan.
Karpan
Datorren astelehenerako egin dute hurrengo hitzordua. Esan dutenez, euria bada Plaza Zaharreko karpan elkartuko dira, Kontzejupean ezinezkoa baita alarma egoerak ezartzen duen elkarren arteko bi metroko distantzia gordetzea.