50 argazki

Herritarren aldarriak kalean

Egoitz Unamuno 2020ko eka. 8a, 13:25

Herritar bakoitzak bere aldarria zintzilikatuta, aldarriz jantzitako zuhaitza eratu zuten atzo Kontzejupean. Besteren artean, naturaren, osasunaren eta bizitzaren aldeko aldarriak jaso zituzten. 

Hamaika Gara ekimenak proposatutako 'Hemen erabaki, herritarrok erabaki' leloari jarraiki, Soraluzeko Gure Eskuk herritarren aldarriak jasotzeko gunea  jarri zuen atzo Kontzejupean. 11:00etatik 13:30era bitartean bakoitzak bere aldarria idazteko mahaiaz gain, produktuak saltzekoa ere jarri zuten eta bitarte horretan, dozenaka herritarren aldarriak jaso zituzten, askotarikoak. Besteak beste, aldarrien gaietako batzuk izan ziren: natura, osasuna, zaintza, elikadura, feminismoa, eskola, presoak, hizkuntza, pentsioak, Zaldibarko kasua, Euskal Errepublika... 

Iñaki Amuategi Gure Eskuko kideak azaldu duenez, "ekimenaren helburua izan da herritarren eskakizunak plazara ateratzea eta aldarrikatzea gure erabakiak, hemen, Euskal Herrian, hartu nahi ditugula. Herritarrok ezin gara itxialdian gelditu, kalera atera behar dugu eta gure ahotsa entzunarazi, bizi dugun eta datorren krisiari Euskal Herritik eta guztion artean erantzun behar diogu".

Hamaika Gara ekimenak erreferendumaren aldeko sinadurak batzen jarraitzen du bere webgunean. Kaleko ekitaldiak bereriz, udazkenean berrartuko dituzte. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.