Ekaina | Efemerideak I

Sorapedia 2020ko eka. 7a, 09:05
Sologoen zaharra.

Soraluzeko Erret Lantegia Banco de Pruebas izatera pasa zenekoa, Jose Miguel de Barandiaranek eta Jose Ignacio bere anaiak Muskiritzu mendia aztertu zutenekoa, Telesforo de Aranzadi eta Enrique de Eguren arkeologoak egon zirenekoa eta bestelako kontakizunak dakartzate ekainaren hasierako urteurrenek.

Ekainak 1

Ekainaren lehen domekan Euskal Jaia egiten da. 
Beste herri askoren moduan, 1970 hamarkadan sortu zen, euskal giroa herrian eutsi eta zabaltzeko. Goizez herriko eta kanpoko dantzariak kalez kale erakustaldiak egiten dituzte, eta arratsaldean batera dantzatzen dute plaza Zaharrean. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen


 
Ekainak 2 

1860 urteko ekainak 2an Erret Agindu batek suzko armen merkatua liberalizatu zuen, eta orduan Soraluzeko Erret Lantegia Banco de Pruebas izatera pasa zen. 
Hala ere, egoera berriak ez zuen asko iraun: 1865 urteko bi Erret Aginduk Erret Lantegiak deuseztu zituzten. Modu honetan ehunka urteetako ohiko funtzionamenduarekin bukatu zuten. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 

 


Ekainak 2 

1921ko ekainak 2an José Miguel de Barandiaran eta José Ignacio bere anaia Muskiritzu mendia aztertu zuten (Irukurutzeta-Kortazar mendilerroa), bi soraluzetarrek lagunduta: Carlos Orueta doktorea eta Eugenio de Arrillaga abadea. Aurreko urteko gabonetan Irukurutzeta inguruan egon ziren, eta hainbat trikuharri eta tumulu topa zituzten. 
Ekainak 30an miaketa zientifikoari ekin zion, Telesforo de Aranzadi eta Enrique de Eguren arkeologoek lagunduta (los tres tristes trogloditas, hiru kobazulozale tristeak). 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen


 
Ekainak 4 

1898ko ekainak 4an Jose Miguel Aranguren Pagoegik Sologoen zentrala Deba ibaiaren urez ustiatzeko emakida lortu zuen. 
Bi urte geroago Bargarako Juan Jose Larrañaga eta Santos Gallastegiri saldu zien, 1900.eko urtarrilak 14an hain zuzen. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen


 
Ekainak 5 

1891ko ekainak 5ean Círculo Católico elkartea sortu zuten, egoitza Abadetxean zuela. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen


 
Ekainak 6 

1761ko ekainak 6an María Josefa de Eguizabal andereak auzia zabaldu zion Manuel de Echevarria jaunari, Santa Cruz (San Roke) ermitaren aurrean harrobia zabaldu zuela, eta arroka apurtu. 
Urte batzuk geroago errepide berria egingo zuten, Deba ibaia ondotik Maltzagaraino, mendiko errepidea albo batera lagata. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen)  

Ekainak 6 

1806an Espainiako erregeak hainbat eliz-ondasun desegin eta bere ondareak enkantean jarri zituen, horien artean Juan Ignacio Obiagak sortutako Hil-hurrenen kapilautzarenak. 
Soraluzen, Bartolomé de Churrucak Kalegoeneko etxe bat erosi zuen, 7.400 errealetan, 1.808ko ekainak 6an. Bartolomé de Churruca Juan Ignacio de Obiagak sortutako beste fundazio baten arduraduna zen, Erruki-kutxarena (herrian gari, arto eta beste labore-hazien biltegia sortzeko). 
Hirugarren kapelautza ere sortu zuen Juan Ignacio Obiagak, Ikasketa Nagusien kapelautza. Gaur egun oraindik indarrean dirau. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen