Dolmenen Ibilbidearen (PR-Gi 94) balio arkeologikoa zein pasaia-balioa gizarteratzen jarraitzeko asmoz, Soraluzeko, Elgoibarko eta Bergarako Udalek, Debegesa Debabarreneko Garapen Agentziarekin elkarlanean, Dolmenen Ibilbidera doako bisita-gidatuak abiaraziko ditu ekainean.
Dagoeneko ibilbide guztia garbi dago, Debemen nekazaritza elkarteak garbiketa-lanak egin baititu egunotan, ikusita, orain ere, bisita asko daudela.
Izena non
Ekainean abiaraziko dituzten bisita-gidatuetan parte hartzeko, aurrez izena ematea beharrezkoa da. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete 657 79 46 77 telefonora deituz edo info@begi-bistan.com helbidera idatziz. Ibilaldian parte hartzeko gomendatutako gutxieneko adina, berriz, zazpi urtekoa da.
Bisitetarako datak
Hauexek izango dira aurtengo datak:
Eguna Ordua Hizkuntza
Ekainak 14, igandea 10:00 Euskaraz
Ekainak 28, igandea 10:00 Gaztelaniaz
Uztailak 12, igandea 10:00 Euskaraz
Uztailak 24, ostirala 10:00 Gaztelaniaz
Uztailak 26, igandea 10:00 Euskaraz
Abuztuak 9, igandea 10:00 Gaztelaniaz
Abuztuak 30, igandea 10:00 Gaztelaniaz
Irailak 6, igandea 16:00 Euskaraz
Irailak 27, igandea 10:00 Gaztelaniaz
Urriak 25, igandea 10:00 Euskaraz