Astelehenean zabalduko dute Itxaropenako taberna

Erredakzioa 2020ko eka. 5a, 08:49
Itxaropena elkarteko sarrera.

Astelehenean, ekainaren 8an, zabalduko dute Itxaropena Erretiratuen Elkarteko taberna, mugekin. Elkarteko podologia eta ileapaindegi zerbitzuak lehenagotik daude abian.

Arintze prozesuaren hirugarren fasean sartzeaz batera, astelehenean bertan zabalduko dute txaropena Elkarteko taberna.

Fase berriak ekarriko dituen jarraibideak asteburuan jakinaraziko dituzte, baina hasiera batean, ez da mugatuko taberna barrura sartu ahal den jende kopurua.

Karta-jokorik ez

Hori bai, taberna barruan, segurtasun neurriak errespetatu egin beharko dira, elkarren arteko bi metroko distantzia gorde eta abar; hau da,  bestelako tabernetan zaindu beharreko berberak. Halaber, Udalak gel desinfektatzailea jarriko du bezeroen eskura, tabernaren sarreran.

Segurtasun arauak direla-eta, besteak beste, galarazita izango da karta-jokoetan jardutea.