Herenegun Deba ibaian bistaratu zen orkatzak bertan segitzen du oraindik. Gaur goizean, eguena, Udaltzaingoak ikusi du errepide azpiko petrilean dabilela, atzera eta aurrera. Antza, egunotan, herritar asko dabil animaliari begira industrialdeko barandatik; animalia beldurtu, eta ibaiaren beste aldera joanda dabil. Alde horretan ez du mendira bueltatzeko biderik, baina ez da ausartzen ibaia zeharkatzera. Hori dela-eta, basozainari deitu dio Udaltzaingoak.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.