Beste orkatz bat ibai bazterrean

Ubane Madera Zangitu 2020ko eka. 3a, 11:12

Atzo, martitzena, ikusmira handia eragin zuen ibaian gora eta behera ibili zen orkatzak. Mendiola industrialde pareko ibai bazterrean ikusi zuten hainbat herritarrek, errepide azpiko petrilean zein ibai bazterreko sastraka artean. Gaur goizean, Udaltzaingoa bertaratu egin da, bertan segitzen ote zuen ikustera, eta joanda dagoela esan dute. 

Azken hiru asteotan, hiru bider azaldu dira animalia ugaztunak Deba ibaian, Mendiola industrialde parean. Atzo orkatza azaldu zen inguru berean, beste orkatz bat ibili zen maiatzaren 18ko astean. Hura, aldiz, atzokoa baino handiagoa zen, atzokoa kumea baitzen.  

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, joan den astean, berriz, ahuntza ibili zen inguru bertsuan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!