"Pentsio publiko duinak" aldarrikatzeko protesta ekimenak bueltan

Ubane Madera Zangitu 2020ko mai. 29a, 12:40

Konfinamenduko lehen astean etxetik egin zuten protesta.

Alarma egoera ezarri zenetik egiteke egon ondoren, ekainaren 8an, astelehena, berriro ere hasiko dira "pentsio publiko duinen" aldeko protesta ekimenak egiten. Ordutegia ohikoa izango da: 12:00etan, Plaza Berrian.

Soraluzeko Pentsiodunen Mugimenduak jakinarazi duenez, ekainaren 8an ekingo diete, atzera ere, "pentsio publiko duinak" aldarrikatzeko elkarretaratzei.

Alarma egoera zela-eta eten zituzten protesta ekimenak, martxoaren erdialdean. Orain, ekainaren 8an hasten direnean, zaindu beharreko segurtasun neurriekin egingo dituzte protestok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.