Maiatza | Efemerideak IV

Sorapedia 2020ko mai. 31a, 09:05
Maltzagako tren lotunea.

Trenbidea etenda egon zenekoa, Soraluzetik pasatzen zen errepide berriaren seigarren zatia egin zutenekoa, Miguel Antonio de Jauregi Ondarza arkitektoa hil zenekoa eta beste dakartza maiatzeko efemerideen gaineko azken kapituluak; ohi den moduan, Sorapediaren eskutik.

 

Maiatzak 26

1991n udal hauteskundeak egin ziren. EAJk bost zinegotzi izan zituen: Luis Felipe Galarraga, Rafael Varela, M. Angeles Ariznabarreta, José Oregi eta Jesús Orbea. HBk hiru: Rosa Etxeberria, Ramón Argarate eta Pilar Valero. PSE-PSOEk bi: Ignacio Borinaga eta M. Angeles Ocariz, eta EAk bat, Maite Narbaiza.

Alkate Luis Felipe Galarraga aukeratu zuten.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

Maiatzak 26

2011ko maiatzak 26an Eusko Jaurlaritzak ondarearen behin-behineko inbentarioa sartu zituen Santa Maria la Real eliza eta Ezoziako santutegia.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen eta hemen)

Maiatzak 28

"1863 urtean Ziortzan (Bizkaia) jaio zen, Justo Iriondo; Elgoibarreko Sansongua baserrian hazitakoa, handik etorri zitzaion izengoitia: "Sanson". Zurgina ofizioz, 1889ko urriaren 1ean Soraluzeko Euscalduna fusil fabrikan sartu zen, gerora The Placencia de las Armas Company Limited eta SAPA izan zena.

Indar handikoa eta abilezia bereziko gizona omen zen, batez ere bolumen eta pisu handiko (kanoi eta makinak) ondasunak manipulatu eta garraiatzeko. Izaera gogorrekoa, pioien maixuari dagokion indarrez agintzen zion sei peoiko talde bati. Herriaren etorriak laster jarri zien izena: Sanson eta sei filistiarrak. 1944.ko otsailak 29an erretiroa hartu zuen."

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

Maiatzak 28

Maltzagako zentralaren emakida 1896ko maiatzaren 28koa da. Jabea Electra Irurak-Bat zen, Antonio Zabalarena (Sologoen eta Sagar-Erreka zentralen jabea ere).

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

Maiatzak 29

1782ko maiatzaren 29an Francisco de Ibero azpeitiarra izendatu zuen Soraluzetik pasatzen zen errepide berriaren seigarren zatia aztertzeko eta neurtzeko.

Errepide berri honen esker, Eibar eta Elgoibarrera joateko ez zen menditik gora eta behera ibili behar (Irure, San Roke), Maltzagatik baizik. Dena dela, Soraluze errepideen erdigunetik atera zuen, bazter batean utziz.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

Maiatzak 29

Miguel Antonio de Jauregi Ondarza bergararra hil zen, 1833ko maiatzaren 29an.

Arkitektok bi lan esanguratsu egin zituen Soraluzen: Udal frontoia eta Erregetxea. Bigarren Erregetxearen diseinua (egin ez zena) ere berea da. Honetaz gain, Maria Barbara de Aguirre soraluzetarrarekin ezkondu zen, kapilautza eskuratu zuena.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

Maiatzak 29

1915ko maiatzaren 29an Gerra Ministeritzak García Lomas 10 zm. kainoiaren zerbitzu-araudia onartu zuen.

Kanoia Miguel García Lomas artilleroak asmatu zuen, 1894 urtean. The Placencia de las Armas Company Limited enprssak 6 ale egin zituen 1898an, Espainiako itsas-armadarako; baina atzerrikoak aurreratuagoak zirenez, ez ziren erabili. Azkenean, 1914an Gerra Ministeritzari saldu zizkion eta honek egokitu itsasertzeak defenditzeko.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

Maiatzak 29

Orbea zentrala bertako langilea zen Manuel Egiazu Lezetak erosi zuen, 1969.ko maiatzak 29an. Eta urtebete geroago, 1970.ko apirilak 25ean Jose Maria Orbegozo Altunari saldu zion.

Embalajes Ansola lantegia zabaldu zuten bertan. Horretarako, zentrala era zubia bota zituzten, ibaia eta trenbidearen arteko esparrua industu eta zubi berria egin zuten.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

Maiatzak 30

1937ko maiatzak 20an gerran eraildakoen lau karlisten aldeko hileta-elizkizunak herriko parrokian ospatu ziren: Serafín Achótegui Urreiztieta, Manuel Lersundi Orueta, Agustín Arrieta Larreategui eta José Ormazabal Albizu.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

Maiatzak 31

Trentoko kontzilioaren ostean, parrokietan bataio, ezkontza eta hildako liburuak ezarri ziren.

Soraluzen, Santa Maria la Real parrokian, 1591ko maiatzak 31an hildako liburua estrenatu zuten: Agarreburu baserriko María Pérez de Aguirre, errotaria.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

Maiatzak 31

1910ko maiatzak 31an "Socorros Mútuos de Artesanos" elkartearen arautegia onartu zuten.

Elkartea abuztuan eratu zen, eta egoitza Etxaburueta 10eko lehen solairuan zuen.

Osasunerako bigarren elkartea zen, bost urte aurretik Socorros Mútuos de la fábrica de Compañía Anónima de Placencia sortu zen eta.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

Maiatzak 31

1936ko irailean Maltzagako zubia bota zutenetik, 1937ko maiatzak 31an Donostiako lehen trena Durangoraino heldu zen.

Frontea apurtu arte trenbidea etenda egon zen. Baina nazionalek Eibar eta Ermua hartu era gero, 1937ko maiatzak 6an 61 Dibisioko Injeniariek zubia berraikitzeari ekin zioten, behin behineko aurretik eta behin betiko gero.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen)