Gaur, eguena, bukatuko dituzte zoladura berria botatzeko lanak Ezozibidetik Estazirainoko saihesbide tartean, Arraikuako 3. zenbakiraino. Bihar, berriz, aparkalekuak-eta margotuko dituzte, eta ondoren, errepidea zirkulaziorako zabalduko dute.
Gaur, zoladura berria botatzen bukatu ondoren, hozten lagako dute hura. Obrak egiten dabilen Firmes Alaveses enpresako obra-buruak esandakoaren arabera, zoladura bizkor hozten da, biharko gertu izango da.
Hori horrela, bihar, lurreko seinaleak margotuko dituzte, aparkalekuei-eta dagozkienak. Horrekin, lanak bukatutzat emango dituzte, eta bihar bertan zabalduko dute errepidea zirkulaziorako.