Bandera masta erdian

Ubane Madera Zangitu 2020ko mai. 27a, 13:35

Soraluzeko banedera masta erdian.

Eguerdian, Soraluzeko bandera, xingola beltzarekin, masta erdian jarri dute udaletxeko balkoian. Izan ere, Soraluzeko Udalak bat egin du COVID-19aren ondorioz hildakoen heriotzarengatik dolua erakusteko ekimenarekin.

Gaurtik, Espainiako Gobernuak hamar eguneko dolua ezarri du, COVID-19ak eragindako hildakoengatik. Harekin bat egin dute Hego Euskal Herriko instituzio gehienek, eta baita Soraluzeko Udalak ere. 

Dolua erakusteko, eguerdian, Iker Aldazabal alkateak masta erdian ipini du Soraluzeko bandera, xingola beltzarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.