Azken hilabeteotan udalerrian azaldu diren grafitiak direla-eta, Udalak ekintza horiek baztertu egin ditu. Gogora ekarri du zibismo ordenantzak debekatu egiten duela horrelako ekintzak egitea. Halaber, gaineratu du udal langileek grafitiak borratzeko ematen duten denbora horretan ezin dituztela bestelako lanik egin.
Zibismo ordenantzari dagokionez, berriz, honakoa dio:
- 1- Debekaturik daude pintadak egitea bide publikoan, eraikin publiko edo pribatuetako fatxadetan, hiri altzarietan, zuhaitzetan, estatuetan, monumentuetan eta, oro har, herriko paisaiaren edozein osagaitan.
- 2. Graffitiak eta marradurak ere debekaturik daude aurreko atalean adierazitako azaletan.
- 3. Salbuespen dira orube hesi, obra itxi tura, tarteko horma eta antze koetan pintaturiko muralak, aurretik udal baimena lortu eta baimeneko baldin tzak betez gero.
- 4. Eraikin publiko batek edo hiri altzariren batek pintadak, kartelak, kristal marrak, kartel itsatsiak edo kaltea sortzen dion beste ezein elementu badu, Udalak enpresa edo pertsona arduradunari garbitzeko eta egokitzeko lanen faktura ordaintzeko eska diezaioke, baita arauzko isunak ezarri ere.