Astelehenean zabalduko dute harategia

Ubane Madera Zangitu 2020ko mai. 23a, 13:01

Marimar harategia itxita.

Gaur, zapatua, iritsi zaizkie Covid-19 gaitzaren probaren emaitzak Marimar harakinaren familiari. Lehen aldiz egin zizkioten probek moduan, bigarren aldiz egindakoek ere negatibo eman dute koronabirusean. Honenbestez, astelehenean atzera ere zabalduko du harategia Marimar Dezak. 

Harategia zabalduko duela iragartzeaz batera, Marimar Dezak eskerrak eman nahi ditu egunotan jaso dituen animo eta elkartasun mezu guztiengatik, "sinestezina izan da", dio berak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.