"Pozik" daude atzoko odol ateratzeen emaitzarekin

Ubane Madera Zangitu 2020ko mai. 23a, 11:40

Odola ematera joan zen herritar bat ohetilan, atzo, barikua.

Atzo, barikua, 39 lagun bertaratu ziren Itxaropena elkartera odola ematera; gainera, bi herritar lehen aldiz joan ziren. Guztira, 34 odol-poltsa batu zituzten. Kontuan hartuta Soraluzen 40 poltsa batzea "marka polita" dela, eta "bizi dugun egoera" aintzat hartuta, Soraluzeko Odol-Emaileen elkartetik uste dute "polita" izan zela atzoko jarduna. 

Estreinakoz, odola emateko, aurretiko-zita sistema ezarri zuten, eta horrek asko arindu zuen erritmoa eta  jende pilaketa.
 
Egungo egoerak horrela eskatuta, protokolo zorrotza jarraitu zuten, momenturo osasun neurriak bermatuz; egoitzan sartzerakoan, talde txikietan, lehenengo eskuak gelarekin garbitu, eta eskularruak eta maskara erabili behar izan zituzten odol-emaileek eta, jakina, baita erizainek ere.
 
Atzokoak emandakoaren ondotik, Soraluzeko Odol-Emaileen elkarteak txalotu egin du odol-emaileek "beste behin" erakutsi duten jarrera. Halaber, elkartetik gogora ekarri dute odola emateko hurrengo hitzordua uztailaren 17an dela.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.