Azken asteotan, eukaliptoa landatu dute Sagar-Errekatik gora dagoen Bergarako Topinburu mendiaren inguruetan, 15 hektarea inguruko lur-eremuan. Lur-sailok lehenago pinadi izandakoak dira eta bertan zegoen pinua bota eta gero, erabat soildu dituzte, "matarrasa" teknikaren bitartez, ondoren eukaliptoa landatzeko, eta hain zuzen, azken landaketa horiengatik "arduratuta" abiatu dute herritarrek sinadura bilketa .
"Baimen gehiago ez"
"Soraluzeko bailaren berehalako eukaliptizazioaren aurrean eukaliptoa landatzeko baimen gehiago ez emateko eskatu nahi dugu, baita gure herrian jada landatuta dauden hamarnaka hektarea horiek lehengoratzea eta ingurugiroarekin errespetuz jokatuko duen baso politika jasangarri bat bultzatzea ere". Horixe da, Soraluzeko Baso Biziak izeneko herritar taldeak Soraluzen baso kudeaketa jarrangarriago baten aldeko adierazpen herrikoia izeneko manifestuan eskatu duena.
Adierazpena osorik irakurri eta sinatzeko, jo ondorengo helbidera: https://www.peticion.es/
Eukaliptoaren kalteak bideoan
Atzo, maiatzak 22, Nazioarte mailan Biodiertsitatearen eguna ospatzen zela eta, Naturkonek bideoa plazaratu zuen Eukaliptoa Australiara izenburupean. Bertan, Gipuzkoako talde naturzaleak "Gipuzkoan gero eta gehiago zabaltzen ari diren eukalipto-landaketen kalteak" zer nolakoak diren kontatzen du, eta erakundeei eta lurjabeei eskatuz landaketa horiek gelditzeko eta lurrarekiko errespetutsuagoak diren erabilerak lehenesteko.