Maiatza | Efemerideak III

Erredakzioa 2020ko mai. 24a, 09:05
Placencia kainoia.

Antzinako hiltegia, Placencia 60/50 kainoia, Jon de Iturrao merkatariaren testamentua eta bestelako hainbat kontakizun ekarri dituzte gogora Sorapediako kideek maiatzeko 3. asteko urteurrenen baitan.


Maiatzak 16

1891ko maiatza 16an "Círculo Católico" elkartearen arautegia onartu zuten. Elkarte bera hurrengo hilebetean eratu zuten. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen
 
Maiatzak 18 

1924ko maiatzak 18an Federación Vasco-Navarra de Alpinismo sortzeko bilera egin zen Elgetan, bultzatzaile nagusia Karlos Linazisoro soraluzetarra izan zela. Federazioaren lehendakaria izan zen, eta 1931ko irailaren 6an mendi elkarteek omendu zuten, Irimo mendigainean. 

Honetaz gain, EAJ alderdiak inoiz izan duen euskal hizlaririk onenetako eta arrakastatsuenetakoa izan zen. Manuel de Irujoren hitzetan: Sabino Aranaren ostean, alderdira jende gehien ekarri duen abertzalea Altzeta da, bere mitinengatik. 
Zumarragan hil zen (1965). 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen
 
Maiatzak 18 

1933ko maiatzak 15ean Udalak frontoia laga zion Soraluzeko Círculo Tradicionalista-ri mitina egiteko... beharrezko baimena lortu eta gero. 

Bi aste aurretik gauza bera egin zuen EAJrekin.. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen
 
Maiatzak 19 

1599ko maiatzak 19an Joan de Iturrao merkatariak, orduko izurriak jota, testamentua eman zuen. 

Arma merkatari garrantzitsua zen -ehunka arkabuz eta moskete salerostetan aritzen omen zen- eta testamentua ematerakoan, nahiz eta eskribaua izan, ezin izan zuen sinatu: Eta nire gaixotasunaren larritasunagatik, sinatzen dakidan arren eta ohitura dudan arren, ez nuen sinatu ezin nuelako. Larritasunak ez zituen kutsatuak fisikoki eragozten, errezelo hutsak baizik. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen


 
Maiatzak 19 

1730eko maiatzaren 19an Soraluzeko herritarrak bilduta, Martin Isasi Isasmendi alkate jaunak proposamena egin zuen herriko plazan], zezendegiak zeuden lekuan, etxe berria egiteko. Han zezendegi berriak, harategi berria, harakinarentzako bizilekua eta balkoi luzea egingo zuten, udalgizonek handik zezenak behar bezala ikusteko. 

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen
 
Maiatzak 19 

1934ko maiatzak 19an Círculo Tradicionalista-ri arautegi berria onartu zioten. Kalegoen (Santa Ana), 2ko beheko solairuan zegoen. 

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen


 
Maiatzak 19 

2005 urtean Ramiro Larrañaga zendu zen, Donostian. Soraluzen jaio zen (1924) armagile familia batean, eta bera ere grabatzailea izan zen. 

Jakinminak bultzatuta, herriko historia ikertzen eta zabaltzen hasi zen; eta aurki konturatu zen Soraluzeko armagintzak munduan izan zuen eraginaz. Orduan Euskal Herriko armagintza landu gabe zela, berak zabaldu zuen bidea, ikertzaile porrokatua bihurtuta. Jarduneko bi ardatz nagusi horietan, Soraluzeko historia zein Euskal Herriko armagintza, berak sortutako lanak ezinbestekoak dira oraindik. 

Eragin nabarmena izan du Soraluzen, bere liburu eta artikuluekin bertako identitatea sendotzen lagundu zuen eta. 

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen
 
Maiatzak 20 

1801 maiatzean, 20 eta 21ean, oso ufal handiak izan ziren: ...trumoi-hodei izugarri eta ikaragarriak ur superrugariak eta haziak ekarri zituen. 

Ufalaz gain, haitzak apurtu eta askatu ziren, batez ere Txara inguruan. Eta urte bereko abuztuak 20an beste ufal handia izan zen. 
Ufal hauek zirela eta, Erregetxe zaharra leku berean berrizteko 1785 urteko egitasmoa bertan behera geratuko zen. Ura beheko sotoetan sartzen ohi zen, armak hondatzen; eta Txaratik askatutako harkaitz handiak inoiz Erregetxe barrura sartzen ziren, triskantza handiak eginez. Horregatik, 1803 urtean Erregetxe berria egiteko proiektua onartu zuten, baina Deba ibaiatik eta Txaratik toki seguruago batean, Plaza Zaharraren gainean hain zuzen. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen
 
Maiatzak 21 

1997ko maiatzaren 21ean Soraluzeko Ametsa izena desagertu zen, aurrerantzean Plaentxi Herri Eskola izanik. 
1993an Soraluzeko Ametsa sare publikoan integratu zen. Ikastetxe publikoa sortu zen, Soraluzeko Ametsa ikastola izenekoa. Eta 1996an Soraluzeko Ametsa banatu zen: Plaentxi LHI (lehen hezkuntza) eta Soraluze BHI (batxilerra). 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen


 
Maiatzak 21 

2016ko maiatzak 21ean ETBko Sustraia programan Egotza markako ahuntz gaztei buruzko erreportaia eman zuten, Nagore Martinek ahuntz esne gordinez egindako gaztei hain zuzen. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen


 
Maiatzak 22 

1952 urteko maiatzaren 22an Soraluzeko Kirol Bazkunak Askabeitiko iturria inauguratu zuen , Felix Abarrategi lehendakaria zela. 
Amapontekoa Heraklia Maiztegi Mujika izan zen, eta Don Migel Goikoetxea herriko parrokoak iturria bedeinkatu zuen.. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen


 
Maiatzak 23 

1955ko maiatzak 23an Gipuzkoako Industria Ordezkaritzaren injeniaria Soraluzeko lantegira etorri zen, "Cañón contra-carro y de campaña de 88/51" patente eskaeran agertutakoak egiaztatzeko. 

Kainoia 1950 urtean diseinatu zuten, eta hurrengo urtean patentatu. Hala ere, prototipoarekin egindako probatan hutsune larriak agertu ziren, konponbide zailekoak. Beraz, proiektua bertan behera laga zuten. Gaur egun prototipoa SAPAko Andoaingo lantegian gordetzen dute. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen
 
Maiatzak 24 

2019 urtean Soraluzeko Udalak Askabeiti inguruko lursaila erostea erabaki zuen, 7.344 eurotan. Lursailak 20.400 m2-ko azalera dauka. 

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen