Zabaldu dute Haurreskolako 2020-2021 ikasturteko matrikulazio-epea

Ubane Madera Zangitu 2020ko mai. 21a, 11:26

Umea jolasean.

Gaur, eguena, zabaldu dute 2020-2021 ikasturterako Haurreskolan izena emateko epea. Eskaintza 2019-2020 urteetan jaiotako umeei dago zuzenduta, Haurreskolan irailean, urrian edo azaroan hasteko. Matrikulazioa online egin daiteke eta baita Haurreskolan bertan ere.

Haurreskolan matrikulatzeko honako epeak zehaztu dituzte: 

  • Online egiteko: maiatzaren 21etik ekainaren 8ra.
  • Aurrez aurre egiteko, Haurreskolan bertan: ekainaren 1etik 8ra, astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00ak bitartean.

Hezitzaileak egunero Haurreskolan

Informazio gehiago behar izanez gero, hiru bide daude hura eskuratzeko:  soraluze.soraluze@haurreskolak.eus helbidera idaztea, telefonoz deitzea (943 75 13 32) edo astelehenetik barikura Haurreskolara bertara joatea, 09:00etatik 14:00ak bitartean. 

Soraluzeko Haurreskolatik helarazitako xehetasunen arabera, Haurreskolako bi hezitzaile modu presentzialean hasiko dira lanean, eta beste bik telelanean segituko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.