Herenegun goizean, martitzena, itxi egin zuen harategia Marimar harakinak. Ugazabak berak jakinarazitakoaren arabera, senarra ondoezik sentitu zen. Arrisku-taldekoa da hura, eta zituen sintomak ikusita, gaitza Covid-19a izan zitekeelakoan, ospitaleratu egin zuten egunean bertan, Donostian.
Lehen proban, negatibo
Ospitalean, Covid-19a detektatzeko probak egin zizkioten, eta atzo, eguaztena, jaso zituen emaitzak. Negatibo eman zuten. Eta dagoeneko etxean da bera. Hala ere, koronabirusaren proben emaitzetan gertatu izan da “negatibo-faltsuak” ematea. Horregatik, eta bera arrisku-taldekoa delako, berriro ere egingo diote proba.
Bihar, barikua, du horretarako hitzordua. Probaren emaitza, berriz, astelehenera arte ez zaio jakinaraziko. Horrenbestez, eta badaezpadako neurri modura, harategiak itxita segituko du ordura arte.