62 partaide, marrazki lehiaketan

Ubane Madera Zangitu 2020ko mai. 19a, 13:18

62 neska-mutikok parte hartu du Krabelin pintura eskolak eta Soraluzeko Udalak antolatutako #MarraztuEtxean marrazki-lehiaketan. Uste baino haur gehiagok hartu du parte, eta antolatzaileak “gustura” daude lehiaketak izan duen harrerarekin. Sari modura, 50 euroko sei bonu zozkatu dituzte parte-hartzaile guztien artean, “marrazteko abilezia baino gehiago, marrazteko ahalegina bera kontuan hartuz”.

Atzo, astelehena, jakinarazi zituzten #MarraztuEtxean izeneko lehiaketako sei saridunak. Zozketa bidez aukeratu zituzten. Honako hauek dira saridunak: 

 • Nahia Beristain (10 urte).
 • Leire Laskurain (1 urte).
 • Oihane Rodriguez (10 urte).
 • Jone Castro (8 urte).
 • Sara Mirate (5 urte).
 • Naroa Agirregomezkorta (7 urte).

50 euroko txartela

Saridun bakoitzak 50 euroko erosketa-txartela jaso du, herriko establezimenduren batean erabiltzeko.
62 marrazki aurkeztu dituzte aurten lehiaketara. Eta antolatzaileak pozik daude emaitzarekin. Uste dute marrazteko abilezia baino gehiago, marrazteko ahalegina bera kontuan hartzeak lagundu egin duela parte-hartzea handitzen. 

Marrazki guztiak ikusgai daude Plaentxia.eus atarian.