Erdigunea 13:00etan ixten hasi dira

Ubane Madera 2020ko mai. 18a, 14:53
Autoa pibotea jo ondoren.

Gaurtik, maiatzak 18, erdigunea 13:00etan ixten hasi dira zirkulaziorako. Tabernariek hori egiteko aukera planteatu zioten Udalari, terrazak lehenago ipini ahal izateko, eta Udalak onartu egin du proposamena. Gaur, ordutegi aldaketak ezustean harrapatu du gidari bat eta istripua izan du pibotearen kontra.

Gaur, 15:00etan barik 13:00etan itxi dute erdigunea zirkulaziorako. Izan ere, gaurtik, Etxaburuetako, Santa Ana kaleko, Gabolatseko eta Zubi Nagusiko piboteak 13:00etarako igota egongo dira, eta esparru hori guztia oinezkoendako izango da.

Tabernariek Udalari eskatu zioten horrela egiteko, eurek terrazak 15:00ak baino lehen ipintzeko aukera izan dezaten. Udalak proposamena onartu du, eta gaur estreinatu du ordutegi berria.

Gaur, aldaketak ezustean harrapatu du gidari bat, eta autoarekin bete-betean jo du Etxaburueta kaleko pibotea.