Hasi dira etxea botatzeko lanak

Ubane Madera Zangitu 2020ko mai. 18a, 09:33

Gaur goizean, astelehena, hasi dira Errabal kaleko 12. zenbakiko etxea botatzen. Oraingoz, etxearen barruko aldea husten ari dira, hondakinak ondoko orubera ateraz. Zandesa enpresa dabil lanak egiten. Esan dutenez, hilabete inguru beharko dute etxea guztiz botatzeko.

Gaur goizean, Errabal kaleko 12. zenbakiaren aurreko aldean piboteak ipini dituzte, bertatik pasatzen diren ibilgailuak ohartarazteko hasi direla etxea botatzeko lanak, eta aldi berean, ibilgailuen zein oinezkoen segurtasuna bermatzeko.

Gaurtik hasita, hiruzpalau aste beharko dituzte etxea botatzeko, lanak egiten ari den Zandesa enpresatik jakinarazi dutenez. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.