Haize-errotatxoak ipini dituzten L.S. eta I.M. herritarrek ondorengo azalpena eman dute: "Dira egunero balkoira ateratzen den jendearentzat... txalo jotzen dutenentzat... momentu dibertigarri horiei esker gusturago sentiarazi gaituztetako. Nahi nuen moduren batean jendea eskertu eta okurritu zitzaidan haize-errotatxoak jartzea. Bizitzak buelta asko ematen ditu, haize-errotak bezala, eta behar dena da denok putz egitea. Hortik aurrera bakoitzak eman diezaiola nahi duen zentzua: polita dela? ipini zituena aspertuta zegoela? osasun-langileei eskerrak emateko jarri dutela? aitita-amamengatik? animatzearren? umeei paseoa dibertigarriago gerta dakien?..."Bakoitzak nahi duena". Hori bai, asteartera arte egongo dira ipinita eta asteartean erretiratu egingo ditu.