Maiatza | Efemerideak II

Ubane Madera Zangitu 2020ko mai. 17a, 10:05

Sasoi batean, meza, prozesioa eta bazkaria izaten zen San Isidro baserritarren zaindariaren eguna ospatzeko. Gaur egun, Gaztañerre azokak ordezkatu du hori. Maiatzeko efemerideen bigarren asteari dagozkion halako eta bestelako kontakizunak jaso ditu Sorapediak.

Maiatzak 12 

Soraluzeko Guardia Zibilaren buruak Udalari eskatu zion bandera erosteko, casa-cuartelean jartzeko. 
1932ko maiatzak12ren Udal bileran erabakia atzeratu zuten, Eibar, Elgoibar eta Bergarako Udalek halakorik egin zuten jakin arte. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen


 
Maiatzak 13 

Plaza Barriko iturriaren eraikitze lanak 1831 urteko maiatzak 5ean hasi ziren, eta astebete geroago, hilak 13, aurreneko erregistroa bukatuta zegoen. Sei hilabete geroago (urriak 22an) ura iturriraino heldu zen. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen
 
Maiatzak 14 

1937 urtean Gipuzkoako Aldundiak Soraluzeko Udalari eskatu zion 3.017,65 pezeta ordaintzeko, aurreko urteko zedula pertsonalengatik. 

1937ko maiatzak 14an Soraluzeko Udalak Gipuzkoako Aldundiari erantzun zion ezinezkoa zitzaiola diru hori ordaintzea. Alde batetik kontsumoen zergak asko apaldu zirela, biztanleen herena baino gehiago falta zelako; eta bestetik Espainiako Gudarostea zazpi hilabetetan bertan egon zela, gastu handiak sortuz. 


(Gehiago jakiteko, sakatu hemen


 
Maiatzak 15 

1710eko maiatzak 15ean Agustín de Mugica armagile soraluzetarra Zumaiako Batzar Orokorren aurrean agertu zen, maisu gremialen Memoriala aurkezteko. 

Ez zen aldi bakarra armagileen ordezkari moduan agertu zena: 1716 urtean ordezkari gremiala bidali zuten Madrilea, Kortearen aurrean. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen


 
Maiatzak 15 

San Isidro, baserritarren patroia. 

Sasoi batean meza, prozesioa eta bazkaria izaten zen. Gaur egun Gaztainerreko azokak ordeztu du.


(Gehiago jakiteko, sakatu hemen
 
Maiatzak 16 

1891ko maiatza 16an "Círculo Católico" elkartearen arautegia onartu zuten. Elkarte bera hurrengo hilebetean eratu zuten. 

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen