900 zuhaitz landatu dira mendi-gainean

Soraluzeko Udala 2020ko mai. 16a, 09:00
Argazkian: GRI Castings eta GRI Forjas Iraetako ordezkaria, Bosques Sostenibles-eko ordezkaria eta Udal ordezkariak: alkatea eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko zinegotzia.

Soraluzeko Udalak, Bosques Sostenibles S.L eta GRI Castings eta GRI Forjas Iraeta enpresarekin  elkarlanean bertako 900 zuhaitz landatu zituen Idoia-Azkabeitiaburua lur-sailean, otsailaren bukaeran. Zuhaitzak landatzeaz gainera, lursaila garbitu egin du eta itxitura jarri. 

Soraluzeko udalak  Bosques Sostenibles enpresarekin hitzartu berri duen hitzarmenaren baitan, otsailaren bukaeran, udal jabetzakoa den Idoia-Azkabeitiaburua izeneko lursailean bertakoak diren 900 zuhaitz landatu zituen: pagoak, haritzak, arteak eta lizarrak. 

Soraluzeko alkate Iker Aldazabalek jakinarazi du hitzarmenaren helburuak honakoak direla: klima-aldaketa geldiarazten lagundu, berdegune eta espazio publikoetan zuhaitz-kopurua handituz, horrek birika berde gisa jarduteko gure udalerriko ingurumen-kalitatea hobetzen laguntzen baitu.

Bosques Sostenibles S.L ingurumen-kudeaketako enpresa bat da, beste enpresa batzuekin erantzukizun sozial korporatiboko estrategiak ezartzen espezializatua, zuhaitzak landatuz eta basoak diseinatuz eta kudeatuz.

Lursailaren itxitura, garbiketa eta landaketa lanak Osuma Basolanak enpresak burutu ditu eta haien kostua izan da 10.470€, gehi BEZa. Kostu hori, S.L eta GRI Castings eta GRI Forjas Iraeta enpresak finantzatu du bere osotasunean.