Gaur goizean, herriko tabernariek eta udal ordezkariek izandako bileran adostu dute, besteak beste, tabernariek aukera izango dutela terrazak ipintzeko espazio publiko gehiago okupatuz, hartara, bakoitzak duen terrazaren %50a atera ahal izango dute, eta segurtasun neurriak errespetatu.
Horrekin batera, adostu dute Udaltzaingoak lagunduko diela segurtasun neurriak ezartzen. Eta Udalak prestutasuna erakutsi die, hala nahi duenari, Udalak dituen haimak lagatzeko, terrazak estali ahal izateko.
Bestalde, bestelako laguntasun-proposamen bat ere aurkeztu diote tabernariek Udalari, alarma egoeran itxita egon diren tabernendako eta dendendako. Datozen egunotan aztertuko dute berau.
Gauzak horrela, bilerak emandakoa modu "positiboan" baloratu dute tabernarien ordezkariek. Astelehenean, beste batzar bat egingo dute tabernariek eurek, xehetasunak zehazteko. Eta eguenean elkartuko dira, atzera ere, udal ordezkariekin, xehetasun horiek helarazteko.
Bien bitartean, datozen egunotan zabaldu ala ez, tabernari bakoitzak erabakiko du.