Koronabirusa

Dendak ordutegiak luzatzen hasi dira

Ubane Madera Zangitu 2020ko mai. 14a, 15:12
Iratxo goxo-denda kanpotik.

Aste honen hasieran, hainbat saltoki arratsaldeetako ordutegia luzatzen hasi dira. Alarma egoera ezarri zenetik, dendari gehienek, ohiko ordutegia murriztu, eta 19:00etan itxi izan dituzte ateak; beste zenbaitek goizeko ordutegia luzatu egin dute, eta arratsaldez ez dute zabaldu. Orain, berriz, batzuek dagoeneko luzatu dute arratsaldeko ordutegia, eta beste batzuek gauza bera egingo dute datorren astean.

Des-konfinamendua ekartzen ari den aldaketak ikusita, herriko zenbait saltoki arratsaldeetako ordutegiak luzatzen hasi dira. Aste honetan bertan, horrelaxe egin dute Iratxo goxo-dendak, Estankoak, Mendizabal okindegiak, Etxabe harategiak, Mustak eta Benito altzariak saltokiak. Bihartik, berriz, halaxe egingo du Arcelus saltokiak, Kooperatibak eta Amparok. Gainerakoek, berriz, datorren astean luzatzeko asmoa dute. 

Aste honetan, honako saltokiak 20:00ak arte zabalik egongo dira:

  • Iratxo Goxo-denda
  • Etxabe harategia
  • Estankoa
  • Musta
  • Benito altzariak
  • Amparo

19:45ak arte:

  • Kooperatiba
  • Juan Mari arrainduna (kooperatiban)

19:30ak arte:

  • Arcelus

19:00ak arte:

  • Criado fruta-denda
  • Marimar harategia
  • Iñarra harategia
  • Belarrak
  • Triskel
  • Txuritxu goxotegia

Goizez bakarrik:

  • Bolintxo okindegia
  • Ferreteria
  • Josu Bitxidenda
  • Todo a 100
  • Mapfre
  • MGS