Koronabirusa

Azken 24 orduotan, bi positibo Debabarrenean

Ubane Madera Zangitu 2020ko mai. 14a, 09:28

Koronabirusaren bilakaera, grafikoan erakutsita.

Asteko lehen bi egunotan, Debabarren osoan 0 positibo izan ondoren, azken 24 orduotan bi positibo atzeman dituzte eskualdean, biak ala biak Elgoibarren. Debabarrenean, guztira, 294 positibo daude metatuta; Gipuzkoan, 3.111 eta Hego Euskal Herrian, 25.844. Soraluzen, berriz, positibo kopurua joan den asteko berbera da: 13. 

Astea hasi zenetik, bi positibo berri atzeman dituzte Debabarren osoan, biak Elgoibarren. Udalerriz udalerri begiratuta, Soraluzen, joan den asteko positibo kopuru bera mantentzen da; eta antzerako ezaugarriak dituzten udalerriekin alderatuta, herriko datuak haien pareko samarrak dira. Honakoa da positibo metatuen kopurua herriz herri:

Soraluze: 13
Eibar: 209
Elgoibar: 44
Deba: 10
Mutriku: 14
Mendaro: 4
Debabarrena: 294

Ondoan dugun Debagoiena eskualdearekin alderatuta, berriz, nabarmen baxuagoa da Debabarreneko positibo metatuen kopurua; izen ere, Debabarrenean 294 daude guztira, eta Debagoienean, berriz, 436.