Joan den astean, Eusko Jaurlaritzak iragarritako asmoen arabera, Soraluze BHI Institutuko DBH 4. mailako ikasleak maiatzaren 25ean bueltatu behar ziren eskola presentzialetara. Atzo, aldiz, Josu Erkoreka Jaurlaritzaren bozeramaileak jakinarazi zuen esandakoa “proposamena” zela, eta ikastetxe bakoitzak autonomia izango duela proposamen hori zela gauzatu erabakitzeko.
Bakarrik komunikabideen bidez
Soraluzeko BHI Institutuan, berriz, ez dute informazio zuzenik jaso Jaurlaritzaren eskutik. Dakiten guztia komunikabideen bidez dakite. Hori horrela, eskola presentzialekin hasi ala ez erabaki ahal izateko, Eusko Jaurlaritzaren jakinarazpen edo agindu ofizialaren zain daude ikastetxean.
Zuzendaritzak esan duenez, bien bitartean, orain arte moduan segituko dute ikasturtea garatzen: eskolak telematikoki eskaintzen.