Sagar-Errekako putzurako bidea itxita

Ubane Madera Zangitu 2020ko mai. 8a, 13:32

Sagar-Errekako putzurako bidea itxita.

Udaltzaingoak itxi egin du Sagar-Errekako putzurako bidea. Udalaren esanetan, aste honetan “gazte-jendearen pilatzea izan da bertan, distantziak-eta errespetatu barik”; horregatik erabaki dute pasabidea ixtea.

Gaur, ezustekoa hartu du herritar batek Sagar-Errekako putzurako bidea itxita ikusi duenean.

Alkateari galdetuta, Iker Aldazabalek esplikatu du aste honetan gazte-pilatzea eman dela bertan. Xehetasunen arabera, herritar batek Udaltzaingoari ohartarazi zion gazte-talde bat zegoela putzuan, elkarren arteko distantziak gorde barik. Udaltzaingoa bertaratu, eta egoera ikusita, bidea ixtea erabaki zuen.

Alkateak adierazi du “jendea erantzukizunez ibiliko balitz, edo banan-banan…” baina ez dela horrela izan, eta horregatik dagoela itxita Sagar-Errekako putzurako bidea. 

Bestalde, herritar berak galdetu du ea badagoen erreketan bainua hartzerik. Horri erantzunez, alkateak gogora ekarri du oraingoz kirola egin daitekeela eta paseora joan, ez besterik.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.