Segurtasuna bermatzeko

Ubane Madera Zangitu 2020ko mai. 8a, 11:57
Piboteak Errekalde kaleko 10. zenbakiaren aurreko aldean.

Piboteak ipini dituzte Errekalde kaleko 10. etxearen aurreko aldean. Aurri egoeran dago etxe hura, eta bertako elementuak (teilak, egur pusketak…) jausteko arriskuan daude. Kontuan hartuta etxearen aurreko aldetik espaloia pasatzen dela, oinezkoak bertatik pasa ez daitezen ipini dituzte piboteak, haien segurtasuna bermatzeko.

Aurtengo aurrekontuan jasota dagoenez, bota egingo dute Errekalde kaleko 10. zenbakiko etxea. Aurri egoeran deklaratuta dago, eta joan den legealdian Udala etxe haren jabe egin zen, botatzeko asmoarekin.

Oraindik ez dago hura botatzeko datarik zehaztuta; bien bitartean, oinezkoen segurtasuna bermatzeko, Udalak pibote bidez eragotzi egin du eraikinaren azpitik pasatzea, teilak eta bestelako elementuak jausteko arriskua dagoelako. Bart gauean, esaterako, haize ufada handiak izan ziren.