Moztu dituzte Osintxutik Soraluzera bitarteko bidegorri zatiko belarrak eta adarrak. Atzo, eguaztena, bukatu zituzten lan horiek, eta horrenbestez, gaur bidegorria zabalik dago. Are gehiago, Udaltzaingoak esandakoaren arabera, goiztiarrenak dagoeneko bertan dira paseoa egiten. Gogoan izan, 0 faseko arauen arabera, Osintxuko mugara arte joan daitekeela Soraluzetik, beraz, Egotzako baserri azpiko piboteraino.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.