Ia %15era ailegatu da Soraluzeko langabezia-tasa

Ubane Madera Zangitu 2020ko mai. 5a, 10:30
Zubi Nagusia gaur goizean, martitzena.

Langabeziak gora egiten segitzen du herrian. Apirileko datuen arabera, %14,94ko langabezia-tasa du Soraluzek. Kopurutan, 280 langabe kontabilizatu dituzte apirilean, martxoan baino 21 gehiago. Esan, baita ere, Soraluzek duela eskualdeko langabezia-tasarik altuena, baina kasu horretan ez dago sorpresarik, azken urteotan sarri kokatzen da-eta zoritxarreko lehen postu horretan. 

Igoera espero zen, eta horrela gertatu da: Soraluzen, langabeziak ia puntu bat egin du gora azken hilabetean. Hala, %14,94ko langabezia-tasara iritsi da apirilean, martxoan, berriz, %13,82koa izan zuen. 

Debak baxuena

Gainera, 2020. urtea hasi zenetik, Soraluzekoa da eskualdeko langabezia-tasarik handiena eta orain ere halaxe da. Eibar dago bigarren lekuan, %14,78ko tasarekin. Eta langabezia-tasarik txikiena, berriz, Debak dauka, %8,03arekin. Eta Debabarreneko batez besteko tasa da %12,48.  

Hona hemen datuak, udalerriz udalerri

  • Deba       214         %8,03
  • Eibar    1.883         %14,78
  • Elgoibar   578         %10,45
  • Mendaro    97         %9,81
  • Mutriku    250          %9,39
  • Soraluze  280         %14,94
  • Debabarrena 3.302   %12,48