Txurruka jatetxeak etxerako janaria eskainiko du Gaztelupe tabernan

Ubane Madera Zangitu 2020ko mai. 5a, 08:01

Eguaztenetik aurrera, Txurruka jatetxeak etxera eroteko janaria eskainiko du Gaztelupe tabernan. Berez, joan den eguenean, apirilaren 30ean,  ziren abiatzekoak zerbitzu berria eta taberna, pintxo-potearekin batera, baina larrialdi egoera dela eta, taberna beranduagorako laga dute. Hala kontatu digu Iurdana Laskurain Txurruka jatetxeko arduradunak, bideoz egindako elkarrizketan.

Eguaztenetik aurrera, Txurruka jatetxeak ostalaritzako zerbitzu berria eskainiko du herrian: prestatutako janari zerbitzua. Zerbitzua egunero eskainiko dute, astean zazpi egunetan. Bezeroek Txurrukan kozinatutako janaria erosi ahalko dute jatetxeak bere jakiak herrigunean saldu ahal izateko alokatu duen Gaztelupe tabernan.

Jakien eskaintza astero berrituko dute eta eskariak Whatsapp bitartez jasoko dituzte, egunean 24 orduz, 654 20 64 20 telefono zenbakian eta aurrez aurre ere bai, tabernan bertan, janaria jasotzeko ezarri duten ordutegian: goizez, 10:00etatik 13:30era, eta arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara. 

 

Hasieran, tabernak denda txiki modura funtzionatuko du, janaria eroateko zerbitzua bakarrik eskainiz, baina apurka-apurka eta egoerak ahalbidetu ahala, taberna ere zabalduko dute.