Gizonezko batek ondoeza izan du mendi-gainean

Ubane Madera Zangitu 2020ko mai. 2a, 12:47

Karakate. Artxiboa.

53 urteko gizonezko batek ondoeza izan du gaur goizean mendian. Ertzaintzak eta suhiltzaileek esandakoaren arabera, mendi-gaineko antenatik 200 bat metrora zegoela mareatu egin da. Berehala abisatu diete larrialdi zerbitzuei, eta haiek Mendaroko ospitalera eraman dute.

Gaur goizean, zapatua, Elgoibartik mendi-ibilia egitera joan diren bost lagunen artetik batek -53 urteko gizonezkoa- ondoeza sentitu du bat-batean, eta mareatu egin da. Karakatera bidean zihoazen, eta antenara ailegatzeko 200 bat metrora izan da gertakaria.

Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, 09:00ak inguruan jaso dute abisua larrialdi zerbitzuek. Protokoloari segituz, Ertzaintza, anbulantzia eta suhiltzaileak bertaratu dira. Suhiltzaileek esan dutenez, badaezpada bertaratu dira Arrateko suhiltzaileak, halakoetan sarri eraman behar izaten dute-eta ondoeza izan duen pertsona anbulantziaraino ohatilan.

Ertzaintzak esan duenez, kasu honetan, ondoeza sentitu duen gizonezkoaren lagunek jaitsi dute hura anbulantziaraino, eta osasun sanitarioek, berriz, Mendaroko ospitalera eraman dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.