"Non sartu behar gara?"

Erredakzioa 2020ko mai. 2a, 10:18

Bidegorri hasierako kartela.

Goizean bidegorrira kirola egitera edo paseora joan diren askoren artean harridura handia eragin du pasealekuaren hasierako jakinarazpenak. Bertan dioenez, datorren aste osoan, 07:00etatik 15:00ak arte itxita egongo da bidegorria. "Non sartu behar gara?", dio kexua helarazi duen A.A. herritarrak.

Bidegorriaren hasieran ipinitako kartelaren arabera, astelehenean hasi eta barikura arte, hura itxita izango da 07:00etatik 15:00ak bitartean, artapen lanak egiteko.

Berehala hasi da kexua zabaltzen sare sozialen bitartez.

"Hilabete eta erdian etxean egon eta gero, orain, herriak duen irteera gutxienetako hori kendu egin behar digute? Non sartu behar gara?", dio A.A. herritarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.