Saltoki kanpoetan, laranja eta berde kolorez markatu dituzte nondik nora egin behar diren saltoki bakoitzerako ilarak. Geziaren bitartez noranzkoa adierazi dute, eta puntu bidez, pertsonek elkarren artean gorde beharreko distantzia zein den.
Herritar batek horrela egitea proposatu dio Udalari, eta udal langileek goizean laga dituzte markak eginda. Hartara, ilarak orain arte baino “ordenatuago” egingo dira, eta trabarik eragin gabe.
Herritar asko jabetu ere ez dira egin marka horiez; hori ere, apurka-apurka joango da aplikatzen. Bestalde, esan gaur goizean bestetan baino ilara luzeagoak ari direla izaten saltoki kanpoetan. Bihar, maiatzaren 1, Langileen Nazioarteko Eguna da, jaieguna, eta saltoki gehienek ez dute zabalduko.