Errabal kaleko 12. zenbakiko etxea bota egingo dute

Ubane Madera Zangitu 2020ko api. 28a, 13:06

Gaur hasiko dira Errabal kaleko 12. zenbakiko etxea botatzeko aldamioa muntatzen. Eta datozen egunotan, berriz, etxea bera eraisten hasiko dira. Egoera txarrean dago eraikina. Haren jabea arduratuko da eraiste-lanak egiteaz. 

Gaur, 14:00etan hasiko dira Errabal kaleko 12. zenbakiko etxea botatzeko aldamioa muntatzen; kalkulatzen dute ordu erdi inguruko lana izango dela, eta bertan izango da Udaltzaingoa, zirkulazioa ahalik eta gutxien eteteko.

Etxearen ondoko orubea hutsik dago, eta hara joango dira materiala ateratzen. Zandesa enpresak egingo ditu eraiste-lanak, etxejabearen enkarguz. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.