Gaur, alarma egoera ezarri zutenetik ume gehienendako lehen irteera izan den honetan, guraso eta ume gutxi batzuk goizago ibili dira kalean. Hala egin dute pentsatuz erosoago eta lasaiago ibiliko zirela jende gutxiago kalean dela. Etxeko txikienak irribarrea ahotan eta jostailuak eskuetan irten dira etxetik. Hori bai, ordubeteko paseoa errespetatu dutenei motza egin zaie lehen irteera. Honezkero, biharko ordubeteko paseoaren zain izango dira.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.