Bihar, umeak kalera

Erredakzioa 2020ko api. 25a, 09:12

Bihar, azken 42 egunotan ikusi bako irudia ikusiko da: umeak kalean. 14 urtetik beherako umeak 09:00-21:00ak bitartean irten ahalko dira, asko jota, etxetik kilometro batera, heldu batek lagunduta, eta gehienez, etxe bereko 3 haur atera ahalko dira batera.

Askok ilusioz eta beldurrez beste askok, baina 14 urtetik beherako ume eta guraso gehienak biharko atzera kontatzen ari dira dagoeneko. Izan ere, aspaldiko partez entzungo dira umeen barreak eta zaratak herriko kaleetan eta bazterrean.

Hori bai, oso baldintzatuta irtengo dira: jostailuekin bai, baina beste pertsonekiko -ondorioz, beste umeekiko- distantzia gordez. Heldu batekin beti, nahiz eta hark ez du zertan gurasoa izan behar. Irtenaldiak ordubeteko muga izango du, eta baita ere distantzia-muga: gehienez, etxetik kilometro batera. 

Askok zalantzak dituzte distantziaren kontuarekin, alegia, bere etxetik noraino joan daitekeen. Bada horren harira, Gaindegiak distantzia neurtzeko mapa interaktiboa landu du.